![]() |
HISTORIA 1977ko udan, Argéles Gazost-eko (Pirinio frantsesa) Bigourdain Delta Klubean, bere lehen altuera hegaldiak egin zituen Jorge Ibargoyenek 16 urte zituela. 1977-1980 urteetan hegaldiak egiten eta hobetzen jarraitu zuen Frantzian. 1980. urtean Bidasoa Delta Eskola sortu zuen. Simulagailu-mugikor bat erabiltzen da irakasteko. 1984. urtean munduko hainbat lekutara espedizioak egin zituen delta hegoan hegaz egiteko. Kilimanjaro Tantzanian, Pichincha, Chimborazo eta Cotopaxi Ekuadorren eta Argentina, Chile, Venezuela, Kolonbia, Perú, Mexiko, Israel, Usa eta Australiako hainbat lekutan eta Europan. 1986. urtean Bidasoa Delta Parapente Eskola sortu zuen. Tornu mugikor eta finkoaren sistema bat erabiltzen du irakasteko. Eskola Irunen dago (Gipuzkoa), baina Frantziako hainbat lekutan ere ematen ditu eskolak: Normandia eta Pirinioak. 1987-1991 urteetan parapenteak gora egin zuen nabarmen. Delta hegoak, berriz, beherakada handia izan zuen. 1992. urtean Jorge Ibargoyenek eskola uztea erabaki zuen. Hegaz egiten jarraitu nahi zuen, bidaiatu eta prestakuntza sistema berrietan eta hegaldi librearekin loturiko produktuen fabrikazioan ikertu nahi zuen. Beste pertsona batzuen esku utzi zuen eskolaren ustiapena. 1993-1994 urteetan, kasko integralak, delta hegoentzako hoditeria konikoa eta zilindrikoa eta osagarriak fabrikatu zituen karbonoz. Era berean, delta hegoan eta parapentean ibiltzen ikasteko sistema berriak sakon ikertu zituen. Mundu mailan ezagutu zuenak ez zuen guztiz konbentzitu ordea. 1994. urte amaieran, Brasilen egokitzeko aukera aztertzen ari zela, lagunen eta ezagunen aldetik kexu ugari jaso zituen Irungo eskola gaizki zebilela eta. Orduan, funtsezko erabakia hartu zuen bere bizitza pertsonal eta profesionalerako, itzuli eta berriro ere eskolaren kargu egitea. 1994-1997 artean gogor lan egin zuen lehen makina pneumatikoa sortzeko espazioan bi mugimendurekin. Aireratzea-lurreratzea eta alboko desplazamendua. Delta hego eta parapente ikasleekin erabili zuen eskolan. Hiru urtetan mugatua zegoen KMA system. 1998-2000-2003-2006 urteetan inbertsio handia egin zuen delta hego eta parapente eskolan material didaktiko berria sartzeko eta ikerketa lan handia egin zuen halaber irakaskuntza sistema berria garatu eta bideratzeko. 2003ko udan, Maner S.A. enpresaren (Hernani, Gipuzkoa) laguntzarekin, SMAAP makina simulagailua inauguratu zuen. Eskola esparruko maldaren gainean jarri zen. 2003-2006 artean ikerketak egiten jarraitu zuen SMAAP makinari aldaketa batzuk egiteko eta sistema osorako funtsezkoa zen zerbait: metodologia, eransteko. Ikaslearen box method bere bi mailetan delta hego-parapentea (orange box eta blue-box) eta irakaslearen box trainer bere bi mailetan delta hego-parapentea edo green box. Jorge Ibargoyenek hegaz egiten, ikertzen eta berrikuntzak egiten jarraitzen du. Hegaldi libreak, parapenteak eta hego zurrunek etorkizun itxaropentsua dute guztientzat. Pertsonak eta prestakuntza sistemak birziklatu egin behar dira ezinbestean. Horixe da modu bakarra eskolek enpresa etorkizun egokia eta guztiontzako ziurtatua: profesionalak, kirolariak eta fabrikatzaileak, izan dezaten.
HELBURUA Marka berritzailea sortzea: SMAAP etengabeko prestakuntzan oinarrituta, makina simulagailua eta haren metodologia fabrikatu eta erabiliz ikasle eta profesionalentzako, eta enpresa garapenaren esparru guztiak betetzea: 1. Marka nazio barnean eta nazio artean hedatzea frankizien bidez: 2. Frankizia dutenentzako SMAAP produktuak ikertu, garatu eta fabrikatzea. |
|
||||||||||||||||||
| igo |
| SMAAP Delta hego Parapente Sistema Mekanizatu Automatizatua - tel. 609 45 95 95 | info@smaap.com |